InicioActualidadZeDemontre Topaketaren II edizioa martxan da

ZeDemontre Topaketaren II edizioa martxan da

2023 / 03 / 27

Eskoriatzako Udalak “ZeDemontre” Topaketaren bigarren edizioa antolatu du mota guztietako sortzaile eta artistentzat, musika, antzerkia edo taularatu daitekeen beste edozein modalitatetan.

ZeDemontre herriko sortzaile edo artista ez-profesionalentzako topaketa da eta hauek dira,  oro har, lehiaketa arautzen duten oinarriak:

  • ZEINEK HARTU DEZAKE PARTE? Eskoriatzan jaiotako edo erroldatutako pertsona guztiek. Taldeen kasuan, taldea osatzen duten pertsonetako bat, gutxienez, Eskoriatzan jaiotakoa izan beharko da edo bertan erroldatuta egon.
  • ZUZENEKO SAIOAK: Parte-hartzen duten pertsonek edo taldeek gutxienez 30 minutuko saioa eskaini beharko dute zuzenean.
  • NOLA? Banaka nahiz taldean,  eta ez dago adin mugarik
  • NOIZ IZANGO DA? Emanaldiak  uztailaren 14an izango dira, parte-hartzaileek eta antolatzaileek adostutako  orduetan.
  • IZENA EMATEKO EPEA ekainaren 23an amaituko da.
  • EPAIMAHAIAK. Kultura eta kirolak batzordeak izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia.
  • SARIAK
    • Sari bakarra: 300€ (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 100 euro gehiago)
    • Gainontzeko parte hartzaileak: banakakoak eta bikoteak  100 euro, taldeak  200 euro. (emanaldiaren erdia baino gehiago euskaraz izanez gero, 50 € gehiago.)

Informazio gehiago behar edo Topaketa honi buruzko xehetasunak ezagutzeko deitu edo idatzi:

ZEDEMONTRE!!!  Ausartu zaitez!!!

OINARRIAK

Últimos artículos

Udal zerbitzuek ordutegi berezia aste santuko oporretan

2024 / 03 / 25 Martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitartean ...

Fin de semana santo celebrado con éxito y participación en Quintanar de la orden

El viernes 23 de marzo, Viernes de Dolores, tuvo lugar en el Convento de...

Quizá también te guste

Udal zerbitzuek ordutegi berezia aste santuko oporretan

2024 / 03 / 25 Martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitartean ...

ACTA 1º EJERCICIO PLAZA ADMINSTRATIVO/A

Acta reclamaciones y corrección 1º ejercicio oposición plaza Administrativo/a.

CAMBIO FECHA MERCADILLO SEMANA SANTA

Con motivo de la festividad de Semana Santa, el mercadillo del viernes 29 marzo...