InicioActualidadZabalik da Udaero programarako izen ematea

Zabalik da Udaero programarako izen ematea

2023 / 06 / 06

Gaztelekuak, 12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta antolatzen duen programa da UDAERO.

Programa 2 zatitan banatzen da: lehen hamabostaldian hainbat eguneko irteerak eta ekintza desberdinak eskaintzen dira eta hirugarren astean 3 egunetako irteera, Gaztekonkis bezala ezagutzen dena.

UDAEROn, gaztetxoek nahi duten ekintza guztietan eman dezakete izena, banaka batean, bitan edo denetan.Izen ematea ekainaren 18ra arte egongo da zabalik, Eskoriatzako gaztelekuan edo 688 84 36 21 telefonoan.

Hona hemen aurtengo irteerak: 

  • Uztailak 4: Paintball Galarretan eta Landan egun pasa.Ordutegia: 9:00tik 17:00ak artePrezioa: 30€
  • Uztailak 6: mendi irteera, izarrak ikustera.Ordutegia: 20:00-23:00Prezioa: doakoa
  • Uztailak 10: Bizikletan Kartañarezera.Ordutegia: 16:00-19:00Prezioa: doakoa
  • Uztailak 12: Mutrikura irteeraOrdutegia:11:00-16:00Prezioa: 10€
  • Uztailak 14: Afari merienda gaztelekuanOrdutegia: 18:00tik 20:00etara

Eguneko ekintzen artean, batzuk ordaintzekoak dira eta beste batzuk doakoak dira,  baina lehenengo bi astetako ekintza guztietan izena emanez gero, deskontu bat aplikatuko da eta prezioa 37€koa izango da. 

Uztailak 4ko eta uztailak 12ko ekintzak Aretxabaletako gaztelekuarekin batera egingo dira.

GAZTEKONKIS

Uztailak 18,19 eta 20rako 3 egunetako irteera antolatu da Elosura. Urtero arrakasta handia izaten duen irteera da Gaztekonkisa, telebistako lehiaketa programaren antzera funtzionatzen du eta gaztetxoek beti eskatzen dute errepikatzea.

Gaztekonkisean partehartzaileak taldetan banatzen dira eta hiru egunetan zehar beste taldeekin batera froga desberdinetan lehiatzen dira.

Irteera hau, urtero bezala Aretxabaletako gaztelekuarekin batera egingo da.Irteera honen kostua: 35€koa da. 

Últimos artículos

La Comunidad de Madrid dedica una exposición a la fotoperiodista Cristina de Middel con el foco en guerras y migraciones

El consejero de Cultura, Turismo y Deporte, Mariano de Paco Serrano, ha asistido hoy...

Don Winslow gana el Premio José Luis Sampedro 2023

Winslow destaca por la calidad de sus obras, la intensidad de sus temáticas y...

II Concurso de Grafiti «Street Art» 2023

Las calles de Lardero acogerán el sábado 7 de octubre, el II Concurso de...

El arte de transformar los residuos en nuevos materiales

En un pueblo que busca soluciones...

Quizá también te guste

Don Winslow gana el Premio José Luis Sampedro 2023

Winslow destaca por la calidad de sus obras, la intensidad de sus temáticas y...

El arte de transformar los residuos en nuevos materiales

En un pueblo que busca soluciones...

Tres juegos para trabajar la conciencia ambiental con los niños y niñas

Hoy, queremos compartir contigo tres emocionantes...