InicioActualidadUztailaren 14an ZeDemontre topaketaren II edizioa

Uztailaren 14an ZeDemontre topaketaren II edizioa

2023 / 07 / 07

Eskoriatzako Udalak “ZeDemontre” topaketaren bigarren edizioa antolatu du herriko sortzaile eta artista guztientzat, musika, antzerkia, pintura edo eszenatoki batean antzeztu daitekeen beste edozein modalitate plazaratzeko.

Programa honen helburua Eskoriatzako egile, interprete eta sortzaileen sustapena bultzatzea da eta eskoriatzarrek kulturarekiko duten interesari bidea ematea.

Topaketa uztailaren 14an, ostirala, izango da Santa Marina plazan eta oso arratsalde berezia izango da:

  • 18:30 – Arizmendi ikastolako batukada Eskoriatzako kaleetan ibiliko da, eta emanaldia Santa Marina plazan amaituko du.
  • 19:00 – Maddi Gabilondo Herze  gaztearen txanda izango da, berak emango dio hasiera aurtengo ekitaldiari. 17 urteko eskoriatzar honek abesti ezagunen bertsioak eskainiko ditu, gitarraz lagun duela.
  • 19:45 – Irati Etxebarrieta Altunaren txanda izango da. Kasu honetan ere gitarraren laguntzarekin abestuko du, baina honek bere abesti propioak abestuko ditu batez ere. Abesti horietan inguruko pertsonez, haurtzaroko lagunez, lurraz, mendiez, naturaz eta jatorriaz hitz egingo digu.
  • 20:30 – Larraitz Iparragirrek eta Eskoriatzako txalapartari taldeak proposamen berritzaile batez gozatzeko aukera eskainiko digu, pintura eta musika uztartzen dituen ikuskizuna.

Arratsalde osoan zehar, Eskoriatzan ekoizten den GERRIGARDO garagardoa dastatzeko aukera egongo da.

Últimos artículos

El ple aprova una modificació de pressupost de prop de 700.000 euros

El ple de setembre de l’Ajuntament...

La Comunidad de Madrid reabrirá la Línea 1 de Metro el 14 de octubre tras concluir las obras de remodelación entre Nueva Numancia y...

Así lo ha anunciado el consejero de Vivienda, Transportes e Infraestructuras, Jorge Rodrigo, durante...

Llega el autobús de Generación D y el impulso en competencias digitales

Llega el autobús de Generación D y el impulso en competencias digitales - Ayuntamiento...

Getafe ofrece más de un centenar de propuestas culturales para el último trimestre del año

Habrá 13 representaciones teatrales, con artistas de la talla de Toni Acosta; Omar Ayuso;...

Quizá también te guste

Getafe ofrece más de un centenar de propuestas culturales para el último trimestre del año

Habrá 13 representaciones teatrales, con artistas de la talla de Toni Acosta; Omar Ayuso;...

Tortolis ludoteka asteazkenean zabalduko da eta hiru egunez ate irekiak ospatuko ditu

2023 / 09 / 25 Tortolis ludotekak, irailaren 27an zabalduko ...