Eskoriatzako Udalaren haurrei eta nerabeei zuzendutako zerbitzuek, hau da, Tortolis ludotekak eta Gaztelekuak, apirilaren 3an, 4an eta 5ean, aisialdi ekintzak prestatudituzte egun horietan oporretaz gozatzeko. Hona hemen informazio gehiago.
- Egunak: apirilak 3,4,5
- Nori zuzenduta: 6-12 urte bitarteko haurrentzat (LH1etik-LH6ra)
- Ekintzak: altxorraren bila, bizikleta irteera, sukaldaritza, erronka jolasak…
- Ordutegia: 10:00-13:00 plazan
- Izena emateko datak: martxoaren 10etik-25era
- Prezioa: 30€
- Izena emateko
- Astelehenetik ostiralera Tortolis ludotekan: 16:45-19:15
- Online
DBH1-DBH4 BIXI DESAFIXUA
Apirilaren 3an eta 4an izango da Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek elkarlanean antolatu duten abentura lehiaketa.
- Apirilaren 3an, Lexargaratera joango dira egun pasa, bertan froga batzuk egin taldeka eta iluntzean etxera itzuliko dira (10:00-19:00)
- Apirilaren 4an, ekintzak Eskoriatzan egingo dira, eguerdiko 12:00etatik aurrera. (12:00-17:00)
Tortilla lehiaketa, bazkaria eta kontzertua egingo dira egun horretan.
Izena ematea: martxoaren 15etik aurrera gaztelekuan.Prezioa: 5€


