InicioActualidadTREBA GURASOAK PROGRAMA: Seme alaben hezkuntza prozesuan laguntzeko hitzaldiak

TREBA GURASOAK PROGRAMA: Seme alaben hezkuntza prozesuan laguntzeko hitzaldiak

2023 / 03 / 09

TREBA gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Udalekin elkarlanean landutako egitasmoa da. Haurren eta nerabeeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzea, gurasoak hezkuntza gaitasunetan prestatuz. Horixe da Eskoriatzara iritsiko den Treba Gurasoak programaren helburua.

Eskoriatzan, martxoan eta maiatzean bi hitzaldi eskainiko dira Leyre Cano eta Nerea Mendizabalen eskutik.

Lehenak, jolasak haurraren garapenean duen garrantziaz hitz egingo du eta bigarrena familiako gatazkak eta estres egoerak gutxitzeko estrategiei buruz arituko da.

Gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa da Treba Gurasoak programa. Harreman afektibo osasuntsu, babesle eta egonkorrak sustatzeaz gain, errutinetan eta ohituretan egituratutako hezkuntza-ingurune bat sortzea bilatzen du.

Eskoriatzan, esan bezala, bi hitzaldi eskainiko dira. Hona hemen hitzaldien gaineko informazio zehatza:

1. Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente?

  • Hizlaria: Leyre Cano. Psikopedagogoa, magisteritzan eta hezkuntza fisikoan lizentziatua. Jolasaren bidez emozioak kudeatzen ikasteko aditua.
  • Eguna: Martxoak 23 osteguna
  • Lekua: Kultur Etxea
  • Ordua: 18:00-19:30
  • Hizkuntza: euskaraz

2.- Familia gatazkak eta estresa kudeatzen ikasteko pilulak.

  • Hizlaria: Nerea Mendizabal. Gizarte hezitzailea, psikopedagogoa ea komunikazio ez bortitzean aditua besteak beste.
  • Eguna: maiatzak 9, asteartea
  • Lekua: Kultur Etxea
  • Ordua: 18:00-19:30
  • Hizkuntza: gazteleraz

Hitzaldiak irekiak dira, ez da izenik eman behar.

Últimos artículos

Udal zerbitzuek ordutegi berezia aste santuko oporretan

2024 / 03 / 25 Martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitartean ...

Fin de semana santo celebrado con éxito y participación en Quintanar de la orden

El viernes 23 de marzo, Viernes de Dolores, tuvo lugar en el Convento de...

Quizá también te guste

Udal zerbitzuek ordutegi berezia aste santuko oporretan

2024 / 03 / 25 Martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitartean ...

ACTA 1º EJERCICIO PLAZA ADMINSTRATIVO/A

Acta reclamaciones y corrección 1º ejercicio oposición plaza Administrativo/a.

CAMBIO FECHA MERCADILLO SEMANA SANTA

Con motivo de la festividad de Semana Santa, el mercadillo del viernes 29 marzo...