2023 / 09 / 13
Aingeruguardako biribilgunearen parean, bidegorrian dagoen berdegunean, Skate Park berria egingo da.
Parkeak 600 m2 inguruko azalera izango du, in situ egingo da street elementuak erabiliz, eta plataformen arteko trantsizio kurbak izango ditu semi-bowl irekia osatuz eta amaiera semileundua gainazalean.
Obrak atzo hasi ziren, irailak 12, eta abendua erdialderako bukatuta egotea aurreikusten da. Aurrekontua 213.434,95 eurokoa da eta ZUT Skateparks S.L. enpresak egingo du.
Parkea bidegorriaren aldamenean egonda, leku irisgarria eta segurua izango da, gero eta indar handiagoa hartzen ari den modalitate honetako zaleek euren gustuko teknikak modu seguruan gauzatu ahal izateko eremu aproposa eta aisialdirako aukera berria eskainiko duena Eskoriatzan.
Hona hemen eremuaren gaur egungo egoera eta parke berria izango denaren proiektuko irudia.