2023 / 02 / 22
Aste bukaera honetan, Eskoriatzan, Mendi Tour jaialdia izango dugu, mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemaren ziklo ibiltaria; eta bertan, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren azken edizioko pelikula onenak ikusteko aukera izango da.
Eskoriatzan bi saio egongo dira, lehenengoa otsailaren 24an, ostirala, eta bigarrena igandean, otsailak 26, biak Zaldibar antzokia arratsaldeko 19:00etan.
Saio bakoitzeko sarrerak 3€ balio du eta bi saioentzako bonoa erosita 5€. Sarrerak aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me plataforman eros daitezke eta baita proiekzio egunetan Zaldibar antzokian bertan ere.
Hauek dira egun bakoitzean ikusi aha lizango diren emanaldiak.
Otsailak 24, ostirala
Otsailak 26, igandea