InicioActualidadJarduera fisikoaren orientazio zerbitzu berria

Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzu berria

2023 / 04 / 26

Apirilaren 24tik aurrera kirol arloko zerbitzu berri bat jarri da martxan Eskoritzan, Mugituz Bizi!  Jarduera fisikoa orientatzeko zerbitzua da, eta helburu nagusiena eskoriatzarren artean jarduera fisikoa sustatzea izango da, Eskoriatza aktiboaren aldeko apustua eginez eta jarduera fisikoa modu erregularrean egiteak norbanakoaren zein komunitatearen osasunerako hainbat onura dakarrela oinarritik abiatuta. Jarduera fisikoak zoriontsuago izaten laguntzen digu!

Programa berri honen ardatzetako bat orientazio-zerbitzua da.

Orientazio zerbitzua

Eskoriatzako biztanle ororentzat DOAKOA den zerbitzua, bakoitzaren gaitasun eta zailtasunetara egokituz bizi ohitura aktibo eta osasuntsuagoak sustatzeko. Jarduera fisikoa modu erregularrean egiteak onura ugari eragiten dizkio osasunari eta hainbat gaixotasuni aurre egiteko eraginkorra dela frogatu da; hala nola, hipertentsioa, diabetesa, asma, hiperkolesterolemia edo depresioa besteak beste.

Nola funtzionatzen du?

Zerbitzuaren teknikaria Asier Urzelai eskoriatzarra izango da, eta berak  zure behar eta lehentasunak aintzat hartuz, lagundu egingo zaitu. Zuretzat egokiena den jarduera identifikatuko du, programa bat proposatuko dizu eta elkarrekin jarritako helburuen betetze mailaren jarraipena egingo du.

  • Lehenengo, elkarrizketa indibiduala egingo da, eta bertan teknikariak interesdunaren profila ezagutuko du, bai eta haren beharrak, interesak edo ariketa fisikorako zailtasunak ere.
  • Datu horietan oinarrituta, banakako programa eskainiko da, gure udalerrian dauden ekipamenduak eta ariketa egiteko aukerak kontuan hartuta.
  • Jarraipena egingo da, eta, bertan, egindakoa aztertuko da eta hobetzeko proposamenak txertatuko dira.
  • Denbora-tarte baten ondoren, lorpenen ebaluazioa egingo da.

Ordutegiak eta kontaktua

  • Astelehenetan kiroldegian 15:00 -19:00
  • Astearteetan Kultur Etxean: 9:00-13:00
  • Asteazkenetan Osasun Zentroan:  9:00-13:00

Lehen hitzordua eskatzeko

Proiektu hau hainbat erakunderen arteko lankidetzaren emaitza da, hala nola Eskoriatzako Udalarena, osasun zentroarena (Osakidetza), Osasun Departamentuarena eta Gipuzkoako Foru Aldundiarena.

 

Últimos artículos

La Comunidad de Madrid organiza cuatro talleres gratuitos de formación para profesionales y familiares de personas con Alzheimer

La Comunidad de Madrid ha programado cuatro actividades formativas dirigidas...

La Feria de San Isidro 2023 rebasó el 90% del aforo de la Plaza de Toros de Las Ventas

El 67% de las localidades han sido ocupadas por abonados, más de 15.500 (el...

La Comunidad de Madrid y Patrimonio Nacional colaboran en la promoción de la Galería de las Colecciones Reales

La Consejería de Cultura, Turismo y Deporte, que aporta al acuerdo 150.000 euros, considera...

Quizá también te guste