2023 / 03 / 01
Datorren asteko asteartean, martxoak 7, 18:00etan, udaletxean bilera egingo da aurtengo San Pedro jaietarako proposamenak jasotzeko eta aztertzeko.
Interesa duen edonork izango du parte-hartzeko aukera, eta horretarako bide desberdinak erabili daitezke:
- Bileran parte-hartzea:
- Prezentziala: bilerara bertaratuta (udaletxeko 2.solairuan)
- Online: bilerara Meet-etik izango da. Bileran sartzeko gonbidapena jasotzeko, bidali emaila aurreko eguna baino lehen hona: [email protected])
- Idatziz: emailez bidali proposamenak honako helbidera: [email protected]
Jaiak denon gustukoak izateko helburuarekin, bileretan parte-hartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Gogoratu!!
Bilera eguna: martxoak 7, astearteaOrdua: 18:00Lekua: udaletxea (2. solairua)