Noticias de actualidad
Actualidad

Jaiak prestatu eta proposamenak jasotzeko bilera


Jaiak prestatu eta proposamenak jasotzeko bilera
2023 / 03 / 01

Datorren asteko asteartean, martxoak 7, 18:00etan, udaletxean bilera egingo da aurtengo San Pedro jaietarako proposamenak jasotzeko eta aztertzeko.

Interesa duen edonork izango du parte-hartzeko aukera, eta horretarako bide desberdinak erabili daitezke:

  • Bileran parte-hartzea:
    • Prezentziala: bilerara bertaratuta (udaletxeko 2.solairuan)
    • Online: bilerara Meet-etik izango da. Bileran sartzeko gonbidapena jasotzeko, bidali emaila aurreko eguna baino lehen hona:  [email protected])
  • Idatziz: emailez bidali proposamenak honako helbidera: [email protected]

Jaiak denon gustukoak izateko helburuarekin, bileretan parte-hartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak. Gogoratu!!

Bilera eguna: martxoak 7, astearteaOrdua: 18:00Lekua: udaletxea (2. solairua)

Equipo de Redacción
Equipo de Redacción