InicioActualidadIgandean, Santa Ageda eguna - Eskoriatza

Igandean, Santa Ageda eguna – Eskoriatza

2023 / 02 / 03

Santa Ageda eguna ohitura handiko jaia da Eskoriatzan, Euskal Herriko beste herri askotan moduan aspaldidanik ospatzen dena.  Santa Ageda eguna igande honetan da, otsailaren 5a, baina nahiz eta lehen bezperan hasi, orain dela urte batzuk bezperaren bezperan ematen zaio hasiera ospakizunari

Bihar larunbata, elizateetan ibiliko dira kantuan eta eskean; eta, igandean, berriz, janzkera aldatu eta kalez kale ikusiko ditugu, etxez etxe, koplak kantatuz santa-eskean, trikitixak edo soinuak lagunduta. Fraka eta alkandora zuriak, alpargatak ere zuriak zinta gorriekin, gerrikoa, txapela eta lepoan, koloredun zapi handia.

Kintorik zaharrenak eta gazteenak, berriz, txapela eta gerriko beltza ibiltzen dituzte.

Zeintzuk dira “kintoak”

Eskoriatzan, lehen, Santa Ageda jaiaren protagonistak “kintoak” izaten ziren.  Kintoena Espainian XVII. mendean errotu zen ohitura da. 18 urte betetzen zituzten gazteek, Espainiako ejertzitoarekin instrukzioa egitera derrigortuta zeuden. Mutilak hautatzeko zozketa egiten zen, eta hala, bost mutiletik bat mobilizatzen zuten, hortik dator “quinto” (bosten) berba. Euskal Herrian kinto-sistema hau 1876. urtean jarri zen indarrean, foruak galdu zirenean.

Beranduago, sistema hori galdu egin zen, eta 18 urte betetzen zituzten mutil guztiak deitzen zituzten soldaduzkarako. Horrela izan zen derrigorrezko soldaduzka 2001. urtean kendu zuten arte.

Beraz, 18 urte betetzen zituzten mutilek hartzen zuten protagonismoa Santa Ageda egunean, aurrean zeukaten urte gogorraren aitzakian.  Soldaduzkara joateko derrigortasuna kendu zenean, eta tradizioari eutsi nahian, Eskoriatzan Santa Ageda eguna ospatzen jarraitu da. Gainera, 2007. urtetik aurrera mutilak ez ezik, adin bereko neskek ere parte-hartzen dute eta horri buruzko informazioa dokumental honetan ikusi daiteke.

Dantzak

Santa Ageda neska-mutilek 2 egunetan egiten dute dantza herriko plazan: lehenengoa, Santa Ageda egunean (otsailak 5, aurten, igandea) eta bigarrena, hurrengo domekan, otsailak 12. Herriko kaleetatik atalataikoan datozela iritsikodira neska-mutilak plazara.

Arratsaldeko 19:00etan, elizako kanpaiekin batera, etxaflero bat bota eta dantza-ekitaldiari hasiera emango zaio.

 

Últimos artículos

El Gobierno local se suma a la jornada formativa sobre violencia de género de la Asociación de Mujeres ‘María de Padilla’ – Ayuntamiento de...

La concejala de Servicios Sociales e Igualdad, Ana Abellán, ha participado este sábado en...

La Virgen de los Dolores y el Cristo de la Fe, protagonistas en la primera procesión de la Semana Santa Quintanareña

La procesión del Viernes de Dolores da el pistoletazo de salida a una Semana...

El Colegio Ntra. Sra. de los Dolores celebra la festividad de su patrona

El Colegio Ntra. Sra. de los Dolores de Quintanar de la Orden ha celebrado,...

Quizá también te guste

La ministra de Defensa y la alcaldesa firman la cesión de los terrenos del ACAR a Getafe

El acto oficial de la firma de la enajenación de los terrenos adquiridos por...

Getafe crea su Plan Estratégico de Agroecología

Para impulsar sistemas alimentarios sostenibles y respetuosos con el medio ambiente, minimizando el desperdicio...

Getafe abrirá 5 campos de fútbol para el uso libre durante los días festivos de Semana Santa

Se trata de los campos de los polideportivos municipales de Rosalía de Castro; Giner...