InicioActualidadGurasoek gizarte trebetasunak jorratuko dituzte seme-alabekin

Gurasoek gizarte trebetasunak jorratuko dituzte seme-alabekin

2023 / 01 / 20

Eskola, kirola, komunitatea eta osasuna batzen dituen EKKO proiektuak datorren astean jarriko ditu abian Aretxabaletako eta Eskoriatzako Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei eta haien gurasoei zuzendutako lehen saioak.

Autoestima izango da jorratuko duten gaia, eta haurrek ikasi dutena jakinarazteaz gain, lantzeko proposamen batzuk azalduko dira. Ordubeteko saioak izango dira, eta guraso bakoitza bere haurrarekin lagunduta etorri beharko da.

Bertaratzea errazteko asmoz ordutegi, egutegi eta hizkuntza aukera zerrenda bat jarri da, horietatik bat aukeratzeko.

Hona hemen Eskoriatzako aukerak

  • Urtarrilak 23, astelehena: Eskoriatzako Ibarraundi museoan (18:30ean, euskaraz).
  • Urtarrilak 24, asteartea. Eskoriatzako Ibarraundi museoan (18:00etan, euskaraz).
  • Urtarrilak 25, asteazkena: Eskoriatzako Ibarraundi museoan (18:30ean, gazteleraz).
  • Urtarrilak 26, osteguna. Eskoriatzako Ibarraundi museoan (17:30ean, euskaraz).

Astea amaitzeko, urtarrilaren 28an, larunbata, jolasa, kirola eta trebetasun sozialak (autoestimua, gatazken kudeaketa, komunikazioa, harremanak…) uztartzen dituen jarduera antolatuko dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

Deialdi honetarako ere, haur bakoitza guraso batekin lagunduta etorri beharko da.

Jarduera honetan haurrek eta gurasoek elkarrekin jolasteko kirol eta jolas izaerako ekintzak egingo dituzte, dinamika desberdinen eskutik.

Bi txanda antolatu dira.

  • LH5: 10:30etik 12:00etara
  • LH6: 12:15etik 13:45era

Saioetan eta kirol-jolas jardunaldian izen-ematea HEMEN  egin daiteke.

Últimos artículos

Lleno absoluto en la conferencia “Tras las huellas de la poderosa familia Rada” en Quintanar

En la tarde del miércoles 7 de junio en el Museo de la Casa...

El IRSST participa en el X Congreso Internacional de la Salud Laboral y Prevención de Riesgos

El Instituto Regional de Seguridad y Salud en el Trabajo (IRSST) ha estado presente...

Inaugurado en Quintanar un nuevo espacio expositivo con la exposición “Explosición de color”

En la tarde del miércoles 7 de junio en el Centro Cívico Príncipe de...

Quizá también te guste

FIESTAS DEL CORPUS 2023

Aceuchal celebra su tradicional Fiesta del Corpus del 8 al 11 de Junio en...

2023ko ekaineko ez ohiko plenoa

Eguna: Ekainaren 14a (asteazkena) Ordua: 17:30 Lekua: Udaletxeko pleno ...