InicioActualidad´ESKORIATZA BIZIRIK` bonoak bueltan astelehenetik aurrera

´ESKORIATZA BIZIRIK` bonoak bueltan astelehenetik aurrera

2023 / 03 / 24

“Eskoriatza Bizirik” kanpainaren baitan, martxoaren 27tik aurrera erosketa bonuak salgai jarriko dira Ibarraundi museoan.

Adinez nagusiak izanik, Eskoriatzan erroldatuta dauden herritarrek bonu bana erosteko aukera izango dute. Erosle bakoitzak 20 € balio duen bonu bat erosteko aukera izango du, eta trukean 30 € gastatu ahal izango ditu kanpainari atxikitako komertzioetan.

Establezimenduak

Bonuak herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan gastatzeko izango dira. Loteria eta bestelako joko establezimenduak, farmaziak eta estankoak izan ezik.

Hauek dira, momentu honetan “Eskoriatza Bizirik” kanpainari atxikitako establezimenduak: • Ixkur ileapaindegia • Altuna harategia• Dorleta liburudenda • Akeita• Pauxa ileapaindegia • Dónde María Covirán• Kuttuna edertasun zentroa • Pagalday harategia• MkM • Kimu• Maulanda jatetxea • Ilargi• Carmen mertzeria • Adam Frutadenda• Namaste • Kiribil Ileapaindegia• Erai osteopatia • Aloña frutadenda• Villar ileapaindegia• Eroski City • Compostela • Goxo Txiki

Bonuen salmenta

  • Salmenta puntua: Ibarraundi museoa
  • Ordutegia:
    • Martxoak 27 – apirilak 5:
      • 10:00 – 13:00
      • 17:00 – 19:00etara. (ostiraletan ez)
    • Apirilaren 11tik aurrera:

Kontuan hartzekoak

  • NAN edo AIZ aurkertu beharko da.
  • Bonuak kreditu txartelarekin edo telefonoarekin soilik ordaindu ahal izango dira. Ez da eskudirua edo bizumik  onartuko.
  • Ezarritako ordutegian bonuak erosteko aukerarik izan ezean, eta salbuespen gisa, interesdunak bere NAN beste pertsona bati utz diezaioke bonua eros diezaion. Hala ere, erosle bakoitzak gehienez bi bonu erosi ahal izango ditu: berorrena eta hirugarren pertsona batena.

Últimos artículos

El club Sobreruedas organiza una ruta Cicloturista en Quintanar

En la mañana del domingo 4 de junio con una gran afluencia de participantes...

El Arzobispo de Toledo visita Quintanar por el 50 aniversario de la Junta General de Cofradías

En la tarde del sábado 3 de junio la Junta General de Cofradías de...

La Banda Sinfónica Municipal ofrece un concierto benéfico en Quintanar

En la tarde del sábado 3 de junio, la Banda Sinfónica Municipal celebró su...

El Embajador de Eslovenia visita la Biblioteca de Quintanar para conocer a los protagonistas de los Talleres Cienlee

La mañana del sábado 3 de junio Quintanar de la Orden recibió la visita...

Quizá también te guste