InicioActualidadErosketa bonua 2.aldiz eskuratzeko aukera

Erosketa bonua 2.aldiz eskuratzeko aukera

2023 / 05 / 24

“Eskoriatza Bizirik” erosketa bonuak bigarren aldiz erosteko aukera egongo da maiatzaren 29tik aurrera. Bigarren bueltako bono hauek, lehenengo bueltan bonoak erosi zituztenek, nahiz erosi ez zituztenek eskuratu ahal izango dituzte.

Lehenengo tandan egin zen moduan, pertsona bakoitzak 20 € balio duen bonu bat erosteko aukera izango du, eta trukean 30 € gastatu ahal izango ditu programari atxikitutako establezimenduetan.

Bonuak erosteko baldintzak

  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Ordainketa kreditu txartelarekin egitea (ez da beste ordainketa modurik onartuko)
  • NAN edo AIZ zenbakiarekin identifikatzea.
  • Beste baten bonua eskuratu nahi izanez gero, haren NAN edo AIZ zenbakia.

Pertsona bakoitzeko bonu bakarra erosi ahal izango da. Gainera, bonuak ahalik eta pertsona gehienengana iritsi daitezen, aldiko 2 pertsonaren bonuak bakarrik erosi ahal izango dira.

Salmenta tokia eta ordutegia

  • Salmenta puntua: Ibarraundi museoa
  • Ordutegia:
    • Maiatzak 29 – ekainak 1:
      • 10:00 – 13:00
      • 17:00 – 19:00
    • Ekainaren 2tik aurrera:
      • 10:00 – 13:00 (astelehenetik ostiralera)

Aipatutako ordutegian erosteko aukerarik ez dutenek, hirugarren bati eskatu ahal izango diote bonua erostea, eta horretarako bere NAN edo AIZ zenbakia eman beharko diote.

Establezimenduak

Bonuak honako komertzio, zerbitzu eta ostalaritza establezimenduetan erabili ahal izango dira:

Bonuak gastatzeko epea

Bonuak urriaren 31 arte onartuko dira aipatutako saltoki eta establezimenduetan, hortik aurrera ezingo dira erabili, eta Udalak ez du erabili ez diren bonuen dirurik bueltatuko.

 

Últimos artículos

Udal zerbitzuek ordutegi berezia aste santuko oporretan

2024 / 03 / 25 Martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitartean ...

Fin de semana santo celebrado con éxito y participación en Quintanar de la orden

El viernes 23 de marzo, Viernes de Dolores, tuvo lugar en el Convento de...

Quizá también te guste

Udal zerbitzuek ordutegi berezia aste santuko oporretan

2024 / 03 / 25 Martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitartean ...

ACTA 1º EJERCICIO PLAZA ADMINSTRATIVO/A

Acta reclamaciones y corrección 1º ejercicio oposición plaza Administrativo/a.

CAMBIO FECHA MERCADILLO SEMANA SANTA

Con motivo de la festividad de Semana Santa, el mercadillo del viernes 29 marzo...