InicioActualidadEraso matxisten aurrean jarduteko protokoloaren aurkezpena

Eraso matxisten aurrean jarduteko protokoloaren aurkezpena

2023 / 06 / 09

Eskoriatzako hainbat talde eta elkarteekin egindako prozesu parte-hartzailearen ostean,  jaietan gerta daitezkeen eraso matxisten aurrean jarduteko protokolo bat prestatu da, datorren asteazkenean, ekainak 14, 18:00etan Zaldibar antzokian aurkeztuko dena.

Protokoloa baliagarria da bai herriko jaietan, bai antola daitekeen edozein jai eta aisialdi testuingurutan. Horregatik, protokoloa egiten parte hartu duten talde, taberna, erakunde eta pertsonez gain, aurkezpen honetara gonbidatuta daude interesa duten pertsona eta erakunde guztiak.

ZERGATIK? – Jai parekideak lortu behar ditugulako, jaietan ere eraso matxistak daudelako (kaleetan, tabernetan) eta guztion erantzukizuna delako.

ZERTARAKO?• Erasoei aurrea hartzeko.• Eraso matxisten inguruan sentsibilizatzeko.• Erasotua babesteko.• Jakiteko, zer eta nola erantzun.• Ahalik eta hobekien koordinatzeko eta erantzunik egokiena emateko.

NORENTZAT? Era guztietako jai-ekitaldietan parte hartzen duten pertsona guztientzat, bai antolakuntzan, bai tabernetan, txosnetan, danborradetan, kuadrilletan…

EGUNA: EKAINAK 14ORDUA: 18:00LEKUA: ZALDIBAR ANTZOKIA

 

Últimos artículos

Udal zerbitzuek ordutegi berezia aste santuko oporretan

2024 / 03 / 25 Martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitartean ...

Fin de semana santo celebrado con éxito y participación en Quintanar de la orden

El viernes 23 de marzo, Viernes de Dolores, tuvo lugar en el Convento de...

Quizá también te guste

Udal zerbitzuek ordutegi berezia aste santuko oporretan

2024 / 03 / 25 Martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitartean ...

ACTA 1º EJERCICIO PLAZA ADMINSTRATIVO/A

Acta reclamaciones y corrección 1º ejercicio oposición plaza Administrativo/a.

CAMBIO FECHA MERCADILLO SEMANA SANTA

Con motivo de la festividad de Semana Santa, el mercadillo del viernes 29 marzo...