InicioActualidadAurtengo udal dirulaguntzen informazioa eta egutegia

Aurtengo udal dirulaguntzen informazioa eta egutegia

2023 / 03 / 06

2020ko martxoan onartu zuen Eskoriatzako Udalak 2020-2023 epealdirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa. Plan Estrategiko horren garapen gisa, urtero argitaratu ohi da urteko udal aurrekontuan aurreikusita dauden dirulaguntzen informazioa eta aurten, lehenengo aldiz, informazioa horri zabalpen handiagoa eman nahi izan zaio, egutegia eta informazioa publikatu eta herriko etxe guztietara banatuz.

Publikatutako dirulaguntzak ez dira udalak ematen dituen bakarrak, badaude hartzaile jakinei zuzenean ematen zaizkien laguntzak ere, normalean hitzarmen bitartez tramitatzen direnak; horiek, gehienetan, herriko elkarteentzako izan ohi dira.

Publikatzen diren hauek, interesatuek ezagutu eta eskatzeko aukera izan dezaten argitaratzen dira.

Kultura

  • Kultura jarduerak: Kultura arloko ekintzak finantziatzeko, urte osoko egitarauak nahiz ekintza puntualak. Elkarteek nahiz norbanakoek egin dezakete eskaera. (Martxoan zabalduko da)
  • Auzoetako jaiak: Eskoriatzako kaleetan eta kaleko auzoetan jaiak antolatzeko. Elizateek ez dute dirulaguntza hau eskatuko, laguntza propioa dutelako. (Apirilean zabalduko da)

Euskara

Garapen ekonomikoa

  • Errotulazioa eta irudi korporatiboa: Establezimenduak euskaraz errotulatzeko etar irudi korporatiboa hobetzeko herriko enpresariek, merkatariek eta ostalariek eska dezakete. (Apirilean zabalduko da)
  • Establezimendu berria: Negozio bat irekitzeko eta eskualdatzeko lokalak alokatzeko eta erosteko, merkataritza edo zerbitzu publiko baten sustatzaile berriek eska dezakete. (Apirilean zabalduko da)
  • Eskoriatza Bizirik bonuak: Eskoriatzan erroldatutako 18 urtetik gorako edozeinek eska ditzake, herriko merkataritza eta ostalaritza zerbitzuetan erosketak egiteko bonuak. (Martxoaren 27an hasiko da banaketa)

Gizarte zerbitzuak

  • Adikzioen tratamenduak: Tratamendu-zentroetara joan-etorriak ordaintzeko. (Martxoan zabalduko da)
  • Gizarte larrialdietarako laguntzak: Baliabide ekonomiko anhikorik ez duten pertsonei laguntzeko (Urte guztian zabalik)
  • Energia bonoa: Baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenei, neguan etxebizitzako energia-gastua finantzatzeko laguntza da, ohiko etxebizitzako fakturak ordaintzeko. (Urrian zabalduko da)
  • Gobernuz Kanpoko Erakundeak: Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza-proiektuak egiteko, Debagoieneko GKE-entzako laguntza. (Martxoan zabalduko da)
  • Gizarte arloko ekintzak: Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako, antolatutako ekintzen onuradunak eskoriatzarrak badira. (Martxoan zabalduko da)

Elizateak

  • Landaguneetako argiteria sistemak: Gune nagusietatik isolatuta dauden eraikinen kanpoaldean jarritako argi-puntuen energia kontsumoa finantzatzeko. (Irailean zabalduko da)
  • Landaguneetako ur hornidurak: Landagunean dauden eta udalaren titularitatekoak ez diren ur-hornidura sistemak konpontzen edo mantentzen laguntzeko. (Martxoan zabalduko da)
  • Landa-auzoetako jarduera soziokulturalak: Landa-bizitza garatzen eta mantentzen lagunduko duten jarduera sozio-kulturalak edo ekonomikoak antolatzeko (Apirilean zabalduko da)

Informazioa deskargatu (PDF)

Últimos artículos

¿Y si me llevas a casa?

Una nueva semana acaba, y como ya es costumbre la Red de Bibliotecas Municipales...

Los alumnos de la ESO del IES Miguel de Cervantes realizan un taller en el arqueódromo del Parque Alces

Esta mañana, varios alumnos y alumnas de 1º de la ESO del IES Miguel...

Inmaculada Jiménez recoge los premios otorgados por el Ministerio y la FEMP a dos programas educativos del Ayuntamiento

Ha asistido junto con la concejala de Educación, Nazareth Rodrigo a la jornada de...

Quizá también te guste

´ESKORIATZA BIZIRIK` bonoak bueltan astelehenetik aurrera

2023 / 03 / 24 “Eskoriatza Bizirik” kanpainaren baitan, martxoaren ...

Otros 124 alumnos de 4º de ESO conocerán el mundo laboral en su paso por distintos servicios del Ayuntamiento

El programa se desarrollará entre el 27 de marzo y el 28 de abril,...

Kulturako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

2023 / 03 / 24 2023ko martxoaren 23an argitaratu dira ...