2023 / 10 / 05

- Eguna: Urriaren 10a (asteartea)
- Ordua: 18:30
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:
Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratazioa: espedientea onartzea eta lizitaziorako deialdia egitea.
“Kuatruena” 1 HEE-ko 9. lurzatiaren xehetasun azterketa behin betiko onartzea.
Itsaraz Parke Eolikoa (60.4 mw) barne hartzen duen Peol-852 proiektuaren Aurretiazko Administrazio-Baimenaren (AAB) eta Ingurumen-Inpaktuaren Adierazpenaren (IIA) espedientea: udalaren erantzuna, 2023ko uztailaren 20ko osoko bilkuran egindako alegazioei eta hirigintza-txostenari Desarrollo Renovables Iberia Omicron S.L.U.k emandako erantzunaren ondorengo entzunaldi-tramitearen barruan.
Galde-eskeak