Noticias de actualidad
Actualidad

2023ko otsaileko ohiko plenoa - Eskoriatza


2023ko otsaileko ohiko plenoa - Eskoriatza
2023 / 02 / 23

  • Eguna: Otsailaren 28a (asteartea)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  • Aurreko bilkuretako aktak onartzea.
  • Alkatearen adierazpenak.
  • Ordainsarien 2023rako igoera onartzea.
  • Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  • Onartutako eskubideen baja onartzea.
  • E-goitek SL-ren faktura ordaintzea (2023ko urtarrileko kirol zerbitzuak).
  • E-goitek SL-k jarritako fidantza itzultzea.
  • 2023ko martxoaren 8a dela-eta Eskoriatzako EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
  • 2023ko martxoaren 8a dela-eta Eudelek eskatuta Eskoriatzako EAJ/PNV-k aurkeztutako mozioa.
  • Galde-eskeak.
  • Equipo de Redacción
    Equipo de Redacción